XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sei-amalau urteko aurrentzako 900 eskola-etxe geiago bear dira.

Iru-sei urtekoentzako, berriz, beste 800....

Maixuak diotenez, (erdaldunak ere bai, gero) ikasketa guztiak erderaz diralako, bat-bi-iru urte galtzen omen dituzte euskal aurrak.

Ta abar ta abar.

Gipuzkoa probintzirik aurrenetakoena dala!.

Gaurkoz besterik ez, gutxi esan badet ere.

JAINKOA TA AURRAK

Euskal Erriak zalaparta aundiak izan ditu aspaldi ontan.

An-or-emen profeta asko agertu dira, azkatasuna, dignidadea... aldarrikatzen.

Zaarrari eutsi naian batzuk; dana azpikoz gora jarri naian besteak....

Oietako batzuk,(ezkerti ta demokrata omen dira), onakoak predikatzen ere asiak dira, ots: euskaldun, fededun au ez datorrela onezkero egoki; badirala gaur egunean fede gabeko euskaldun jatorrak.

Beraz, ikastoletan kristau dotriñarik elitzakela aitatu bear.

Danai kristau dotriña erakustea: giza-azkatasunaren eta Ebanjelioaren kontrako pekatua omen da, ta gorrotoak sortzen omen ditu, alajaiña!.

Demokrazia, ordea, nik uste nun, geientsuenaren naiari amor egitea dala.

Ta Euskal-Errian, oker ez banago, geientzuenak gera kristau.

Gipuzkoa`ko eskoletan enkuesta jatorrak eginda, onako au agertu da: 100`ko 6-7 aurrek (beraiek edo gurasoak) ez luketela nai kristau dotriñarik.

Beste larogei ta iru-laurak sei-zazpi oienera makurtu ditezela eskatzen al du demokraziak?.

Zergaitik minoria orrek gorrotoa sentidu bear du?.